XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lagun askok esaten eusten: !Berorren llobea santua da!.

¡Mesa emoten ikustean itzaltasuna sartzen dausku!.

Eginkizun guztiak santua dala adierazoten dabe.

Bere yayoterri Dima'ra yoateko gurari bizia eukan eta Andra-Mari aurkezkunde egunean yoan zan.

A eguna beretzat pozgarria zan.

Dima'ko Elexa-nagusira goxetik eldu zan, eta mesa egin eban eta Geure Jauna emon guraso, anai, senide ta beste eleiztarr askori.

Irakatsi on batsuk emon eta Jaungoikoa goraldu ebala-ta pozik Yurre'ratu zan.

Ezotasunak kalte egiten eutso-da, leku legorragora bialdutea ebatzi eben.

Yurre'tik urten orduko gurasoai deitu eutsen eta beste leku batera yoyalako samintasunik iragarri barik, gurasoai esan eutsen seme-alabak Jaungoikoaren bildur santuan azteko.

Anayari, bearr bada azkenengoz berba egingo eutsiela-ta, onak izateko, sakramentu deunak sarri artuteko, ta guraso ta nagusiakaz apalak eta esanekoak izateko.

Azkenez osabeari eskerrak emon eutsozan, berbaz eta idazkiz emon eutsozan irakatziakaitik.

Gomutagarritzat ikasteetan irabazi eban domiña bat emon eutson eta besarkatu ta zerurarte agur egin eutson.